DG0262     GIZA BALIABIDE TEKNIKARIA  (DanobatGroup)

FUNTZIOAK:

  • Pertsonen administrazio arloko zereginetaz arduratuko da: Gizarte Segurantzako alta eta bajak, kontratuak, presentzia kontrola, nominak, Lagun Aroko tramiteak (jubilazioak, amatasuna...), etab.

  • Pertsonen kudeaketa eta garapenaren arloko zereginetaz arduratu: formakuntza plana, aukeraketa prozesuak, harrera plana, Talentuaren kudeaketa, etab.

  • Erakundeko kideek eta bere ardura esparruko arduradunek dituzten zalantza eta beharrizanak jaso eta erantzuna emango die.

  • Beharrezkoa denean departamentuko beste prozesu eta zeregin batzuetan lagundu.

ESKAKIZUNAK:

  • Titulazioa: Gradua edo Masterra (Psikologia, Lan Harremanak, Zuzenbidea, Humanitateak eta Enpresa, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza...).

  • Hizkuntzak: Euskera menperatzea, eta ingeles maila altua.

  • Baliokidea den lanpostu batean esperientzia izatea kontuan hartuko da.

  • Ekimena eta taldean lan egiteko gaitasuna.

  • Zorroztasuna eta zehaztasuna.

  • Barne bezeroarenganako orientazioa.

  • Planifikaziorako eta organizaziorako gaitasuna.

 

Eman izena eskaintzan