DG0277     GEHITZE FABRIKAZIOKO INGENIARIA 

FUNTZIOAK: 

  • Gehitze fabrikazioko espezializazio saila bultzatu eta sustatzea ikerketa proiektuen eta transferentzia teknologikoaren fase guztietan parte hartuz.
  • Gehitze fabrikazioko prozesuen karakterizazioaren ikerketa aplikatua modelizatzea, simulazioa, lan esperimentala, monitorizazioa eta emaitzen analisi aurreratua konbinatuz.
  • Fabrikazio prozeduren eta estrategien definizioa.
  • Gehitze teknologia bidez ekoiztutako osagaien integrazioa amaierako produktuetan. Osagaien garapena, integrazioa eta inplementazioa kontzeptu eta funtzionalitate fasetik abiaraztea edo integraziora arte.
  • Gehitze teknologia bidez ekoiztutako osagaien portaera analisia: karakterizatze eta balioztatze entseguak, materialen ebaluazioa, piezaren osotasuna.
  • Beharrak detektatu eta inplementazio planak egin merkatuko sektore ezberdinetan, industria bezeroekin elkarreraginean eta soluzio berritzaileak exekutatuz.
  • Negozio aukerak sortu gehitze fabrikazio saileko ikerketa aplikatuaren proiektuetan.
  • Gehitze fabrikazio prozesuaren domeinua lortu eta ezagutza transferitu.
  • Administrazio Publikoentzako proposamenak sortu I+G programen esparruan.
  • Lankidetza planen identifikazioa eta definizioa jarduera sail horretako agenteekin.

 

ESKAKIZUNAK :

Formazioa:

Goi Mailako Ingeniaritza / Masterra (Industriala, Mekanikoa, Fabrikazioa, Materialak)

Hizkuntzak:

Ingeles maila aurreratua.

Esperientzia:

Ikerketa eta garapen arloetako edo inguruneko esperientzia baloratuko da, baita antzeko funtzioetan ere.

Ezagutzak:                                               

Baloratu egingo dira material metalikoak, metalurgia, hauts-metalurgia, egiturazko karakterizatzea, mekanika, fisika eta materialen akatsen ezagutzak.                   

Diseinu softwareen ezagutzak, simulazioa, CAD-CAM, FEM eta atzeranzko ingeniaritza.                                      

Gehitze fabrikazio teknologien ezagutzak: LMD teknologiak, SLM teknologiak.                                     

Monitorizazioa eta datuak lortzea.

ESKAINTZEN DA:                                                                

Formazioa eta etengabeko ikaskuntza. Garapen profesionala inguru berritzaile batean

Eman izena eskaintzan