DANOBATGROUPen zu bezalako pertsonak nahi ditugu. Erronkei aurre egiteko, esperientzia berriak bizitzeko eta munduko edozein tokitan proiektu berritzaileak garatzeko gogotsu dauden pertsonak. Sortu, berritu eta arriskatzeko gai direnak. Ikertu eta amets egiteko.


Ba al dakizu gure makinei esker honakoak fabrikatzen direla?

...abiadura handiko munduko trenik aurreratuenen ardatz eta gurpilak
...%90etik gorako hegazkinen turbina eta lurreratze trenak
...offshore errota berritzaileenentzako gurpegiak

Zure talentua eta gure ibilbidea bat eginez gero posible egingo dugu

  • Liderrak gara makina erreminta arloan.
  • Bisio amankomuna dugun 1300 pertsona gara lanean.
  • Fabrikazio prozesuetako erronka konplexuak askatzen.
  • Nazioarte mailan erreferentzia den geure teknologia zentroa dugu ikerketa lanetarako.
  • Produzitzen dugunaren %90etik gora esportatzen dugu.

Bat egin gurekin, egin amets, eraiki etorkizuna

Gure inguruan talentua eta ideiak dira motorra, non egun guztiak diren desberdin, eta proiektu bakoitza erronka berri bat. Bidaiatu eta ezagutu beste kultura batzuk, beste merkatu batzuk, egin lan bezerorik garrantzitsuenekin.

  • Rolls Royce
  • Siemens
  • Lufthansa
  • CAF
  • Alstom
  • General Electric
  • Caterpillar
  • ...